Socrates-en semea

38 2 0
                                    

Gaur egun gazteak tirano batzuk dira. Beren gurasoen kontra egiten dute, janaria jan eta ez dituzte irakasleak errespetatzen, zioen Socrates-ek. Beharbada hori izango zen bere ikuspuntua, baina ez egia.

Gauza bera pentsatzen zuen Colin Doria jaunak, greziar historiagile famatuak. Pertsona honek betidanik miresten zuen Socrates, eta beti zegoen Socrates-en esaldiak esaten. Horregatik bere ezagunek Socrates deitzen zuten.

Bere denbora librean Doria jaunak gazteak kritikatzen zituen. Horretarako twitter kontu bat zeukan, @gazteriazuzendu izenekoa. Twitter batzuk helduei bideratutakoak ziren, beste batzuk, aldiz, gazteei. Hor zeuzkan ehundaka twitteretatik batzuk hurrengo hauek ziren:


Nola nahi duzue zuen mundua basati lerdo batzuk diren gazteen esku uztea, beraien entretenimendu gustukoena sofan eserita jendea hiltzea bada?


Izan ezazue errespetua zuek baino helduagoak diren pertsonengan, eta ikasi beraiengandik, etorkizuna salbatu nahi baduzue.


Horiek eta beste mezu askoz gehiago zituen kontu hartan.

Doria jaunak gorroto zuen bidaiatzea. Ez zen ia inoiz Plataria herritik ateratzen, eta herrian zehar ere ez zen asko ibiltzen. Ikerketak egiteko ikertu beharrekoaren argazkiak bidaltzen zizkioten bere laguntzaileek.

Hori dela eta asko harritu zen bere arreba Georgiak bere 50. urtebetetzea berarekin Euskal Herrian pasatzeko esan zionean. Georgia Euskal Herrian bizi zen, eta irakaslea zen. Fisika eta Kimika ematen zituen DBH-en. Neba eta arreba oso desberdinak ziren. Batek gazteak gorrotatzen zituen bitartean, besteak asko maite zituen.

Hasieran Dorian jaunak altuz pentsatu zuen:

- Joan dadila antzarak ferratzera

Baina gero gogoratu zen duela urte askotatik ez zuela bere arreba ikusten, skype bidez ez bazen. Eta 50 urte oso adin garrantzitsua zen.

Beraz, hurrengo egunerako hegazkin bidai bat hartu zuen, Atenasetik Bilbora, eta aireportura joateko taxi bat deitu zuen.

Hurrengo egunean, goizeko 8etan puntuan Doria jauna etxetik atera zen, eta taxia itxaron zuen, ordu horretan gelditu baitziren. Baina taxia ez zen 8:15ak arte iritsi. Hori dela eta, ibilgailua iritsi zenean, sekulako errieta bota zion gidariari. Azkenean bederatziak eta bostetan heldu zen aireportura, pentsatuta zeukana baino bost minutu beranduago. Horregatik bigarren errieta bat bota zion taxi gidariari.

Azkenean hegazkinera sartu zen, maleta fakturatzeko ordu erdi ilaran egon ondoren, eta bere MacBook Pro-a atera zuen. Bat-batean ni pasatu nintzen, 14 urte nituelarik, irabiaki batekin, eta Doria jaunak lurrean utzitako ordenagailuaren fundarekin estropezu egin eta irabiakia bere 2.200 euroko ordenagailuaren gainera bota nuen. Orduan bai haserretu zela.

- Barkatu, barkatu, benetan sentitzen dut. - Esan nion, kezkatuta

- Gazte guztiak desastre hutsak zarete !!! - Oihukatu zuen - Ezin duzue ezer egin inori kalte egin gabe !!! Joan zaitez hemendik !!!

Beraz, nik nire eserlekura alde egin nuen.

"Eta orain zer egiten dut nik bidai osoan?" Pentsatu zuen Doria jaunak

Eta pentsatzen hasi zen. Bere gaztaroan.

Bera gaztea zenean ez zen berak orain uste zuen bezalako gaztea. Azkarra zen, nota onak ateratzen zituen, beti zegoen besteak laguntzeko prest. Eta errespetu osoa zien bera baino zaharragoak ziren pertsonei.

Behin baino gehiagotan bere lagunen arteko liskarrak gauza txarrago batean ez bihurtzea lortzen zuen.

Adibidez, DBH 2. mailan zegoela, lagun batek beste bati estutxe bat apurtu zion, estutxetik tiraka egon zirelako. Orduan estutxearen jabea asko haserretu zen, estutxea oso berezia zelako berarentzat, lehen mailatik zeukan, eta bere amamak oparitu zion, hil baino lehenago. Horregatik, hurrengo bi egunetan ez zion estutxea apurtu zionari hitz egin. Beraz, Colinek opari bat egiteko proposatu zion. Ez edozein opari, bere amamarekin ateratako argazkiekin egindako album bat. Azkenean bi lagun horiek lagun oso onak bihurtu ziren.

Batzuetan ere bihurrikeria txiki batzuk egiten zituen, baina normalean ez zioten inori kalte egiten.

Doria jauna gaztetan iraultzailea zen, beti zegoen gazteen eskubideak defendatzen, baina ez zituen gazteak ez ziren beste pertsonen eskubideak zalantzan jartzen.

Horrelakoxea zen Doria jauna, duela urte gutxi arte.

Baina duela 20 urte, seme bat izan zuen, Stephen izenekoa, nahiko formala izan zen hasieran eta horregatik, zazpi urte zituenean beste bat izatea erabaki zuten. Baina seme nagusiak 14 urte bete zituenean dena aldatu zen. Stephen erretzen hasi zen, ezkutuan, noski, eta bere ama eta aitari errespetu gabe hitz egiten hasi zen. Behin droga topatu zioten koltxoiaren azpian ezkutatuta.

Orduan, Doria jaunak pentsatu zuen hori bere errua zela, ez zuela bere semea ondo hezitu. Beraz, Doriak etxetik alde egitea erabaki zuen.

Eta bere ustez gazteria zuzenduko zuten mezuak twitter-en jartzen hasi zen.

"Baina zergatik etortzen zait orain hau dena burura?" pentsatu zuen.

Erantzuna, etxetik alde egin zuen egunean zegoen. Egun horretan gauza ia antzeko bat gertatu zitzaion. Bere seme nagusiak ur edalontzi bat zeraman, eta seme gazteak lurrean utzitako jostailuekin estropezu egin eta ura telebistara bota zuen, telebista hondatuz.

Telebista benetan ez zen ezer, baina Doriak Stepheni atentzioa deitu zionean Stephenek sekulakoak esan zituen, bai bere gurasoei buruz eta bai bere anai txikiari buruz.

Horretan pentsatzen zegoela hegaldiaren amaiera heldu zen.

Orduan erabaki zuen bere hegaldiaren hasierako haserrea gehiegizkoa izan zela. Beno, bere gazteriarekiko haserrea gehiegizkoa zela. Beraz niregana etorri zen, eta barkamena eskatu zidan.

Gero taxi bat hartu zuen eta bere arrebaren etxera joan zen.

Bertan espero ez zuen sorpresa bat topatu zuen. Bere emaztea eta bere seme txikia topatu zituen, euskal herrikoak baitziren.

-Baina nolatan zuek hemen?- Galdetu zuen.

- Zure arrebak gonbidatu gaitu.- erantzun zion bere emazteak. Eta gehitu zuen - Zerbait esan nahi dizut. Beharbada lehen semea ez zitzaigun oso ona atera, zuk alde egin eta egun gutxietara alde egin baitzuen berak ere. Baina zure seme gaztearekin desberdina da. Zuk seme Stephen hezitu zenuen bezala hezitu dut, eta oso formala eta ikasle ona da. Ikusiko duzu, honek ez digu bihotza hautsiko.

Eta horrela izan zen. Georgiaren urtebetetzea eta gero Doria jauna Euskal Herrian bizitzen geratu zen eta bere twitter kontuaren izena aldatu zuen. Orain @GazteakEtorkizuna du izena.

Socrates-en semeaWhere stories live. Discover now